MENDUKILORA IRTEERA

Maiatzaren 6an L.H-ko ikasleak irteera berezi bat egin genuen Mendukiloko kobazuloetara. Goiza naturaz eta abenturaz beteta igaro genuen, kobazuloaren barrualdea ezagutu eta bertako formazio harrigarriak ikusiz. Gidariaren azalpenaren bidez, Mendukiloko historiari eta Lehen gizakiei buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen.

Bisitaren ondoren, eguraldi kaxkarra egiten zuenez, Gorriti herrira bazkaltzera joan ginen. Frontoian bazkaldu eta lagunekin denbora atsegin bat partekatzeko aukera izan genuen.

Egun polita eta oso aberasgarria izan zen, elkarrekin ikasi eta ongi pasatzeko aukera eman ziguna.