LURRASKA BASERRI-ESKOLAN EGONALDIA

Ikasturte honetan bi egunetako irteera prestatu dugu LURRASKARA LHko ikasleekin, urriaren 13tik 14ra. Astelehenean, goizeko 09:00etan irten ginen eta asteartean, 16:00etarako itzuliko gara.

LURRASKAN landu ditugun ekintzak hauek izan dira:

• LH1-2: Etxabereak, ortua eta sendabelarrak

• LH3-4: Etxabereak, basoa eta birziklaia

• LH5-6: Etxabereak eta animalien aztarnak

Ikaragarrizko momentuak pasa ditugu elkarrekin, egonaldia oso erakargarria izan da. Egun polit eta aberasgarri batzuez gozatu dugu: animalien inguruko ikaskuntza, harreman zuzena naturarekin eta ingurumenarekin… Esperientzia dibertigarria ingurune pribilegiatuan!