Bertan, mota guztietako koadroak ikusi genituen: labirinto modukoak, paisaiak, zuhaitzak, iluntasuneko aztarnak…  

Maria eta Marianorekin giro atseginean ikusi genituen koadroak, gero, horien inguruan lanketa bat egiteko. 

Lanketaren helburua, guk aukeratutako koadroarekin istorio bat edota iritzi artikulu bat sortzea da.  

Beraiei eskerrak emateko detaile bat prestatu genuen eta beraien tailerrean izan ginen. Hasteko, beraiei eskainitako 6 bertso abestu genizkien. 

Ondoren, honako detaile hauek eman genizkien: eskuz egindako lorontzi bat, lore batzuk, zientzia tailerrean egindako marrubi eta laranjazko marmelada, erromero olioa, kalendula ukendua… Guzti horiek saski batean eman genizkien. 

 

Esperientzia aberatsa izan zen eta harro gaude herrian horrelako artistak edukitzeaz!