Aintzerga auzoan, Berastegiko erdigunetik bi kilometro eta erdira eta Leitzarako errepide zaharretik 500 bat metrotara, aintzira txiki bat ¨Lindozulo" izenekoa, zergatik sortzen den ikertzen aritu gara bi astez.
Informazio guztia lortzeko, gure etxean galdetu dugu, informazioa bilatzen ibili gara eta baita Berastegiko alkateari ere, elkarrizketa egin diogu. Informazio hori guztia bildu ondoren, esan dezakegu, Lindozuloko hondoraketa fenomeno naturala dela (ez du gizakiak egin). Euri asko eta jarraian egiten duenean betetzen dela. Azpian dagoen harriak ez diolako urari azkar pasatzen uzten, buztina eta igeltsoa baitago gehien bat, inguruko menditxoetan, aldiz, ofita, kareharria eta arbela.
Hustutzeko egun asko behar dira euririk gabe, kontatu digute. Esaten da, bertako ura eta orokorrean Berastegin biltzen diren erreka eta euri urak, Lizartzara joaten direla. Baita ere, irakurri dugu, azpian sortu den ur-sarea Elduaingo Urbeltza eta Galitxiren iturrietan ateratzen dela.
Berastegiko mendietatik: Ipuliño, Ulizar, Larte, Hirumugarrieta... dator hor aurkitzen dugun ura, mendi asko daudelako inguruan. Eta bukatzeko, Lindozuloko ura, hustu eta bete egiten denez, ez dago arrainik bertan.
Denbora guzti honetan, pila bat gozatu dugu gaiari buruz ikertzen, eskalan neurketak egiten, maketa osatzen eta gure galdera guztien erantzunak bilatzen.
