Bertan, Iratik, "Amona Tomaxa udazkenean" ipuina kontatu zigun. Arretaz entzun genuen eta asko gustatu zitzaigun!
Ondoren, Iratik galdetu zigun ea udazkena hitza entzundakoan zer zetorkigun gogora. Norberari burura etorritako hori paperean idaztea animatu ginen. Gaztainak, intxaurrak, hostoak, ... izan ziren hitzetako batzuk.
Bukatzeko, amona Tomaxak guretzat emandako gaztainak jan genituen. Oso goxoak zeuden eta ikaragarri gustura jan genituen.
Oso saio polita izan zen!!!
