Urrian zehar, J.A. MUÑAGORRI eskolako ikasleak, Berastegiko Udal liburutegira joan gara. Bertan, Iratik, ”Amona Tomaxa udazkenean” ipuina kontatu digu. Udazkeneko fruituak eta hostoak ere erakutsi dizkigu. Gero, papertxo batean idatzi behar izan dugu, guri “UDAZKEN” hitza entzuterakoan, zer datorkigun burura: hostoak, gaztainak, kolore marroia, orbela,… eta horien inguruan hitz egiten egon gara. Asmakizun bat ere bota digu:
“Zuhaitzetan jaio,
haizearekin dantzan,
lurrean amaitu.
Nor naiz, lagun?
Guk asmatu dugu, eta zuek? Ondoren, gaztainak eman dizkigu. Ederrak zeuden!!!
Eta bukaeran, gogorarazi digu, Udal liburutegi-txartela egiteko eman behar ditugun pausoak: inprimakia gure datuekin bete eta liburutegian bertan, entregatu.
Eta esandako liburua, irakurtzeko gogoa baldin baduzue, hauek dira, “Amona Tomaxa udazkenean” liburuaren datuak:
Idazlea: Agirresarobe, Ixabel / Martiarena "Mattin", Iñaki
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 32
Argitaletxea: Denonartean
