KONTSIGNA BERA, EMAITZA UGARI

Kontsigna sinple bat eman eta zer gertatzen zen ikusi nahi nuen. Jarraibide beretik abiatu arren, bakoitzak modu desberdinean ulertu, pentsatu eta sortzen du.

Gauza bera gertatzen da ikaskuntzarekin: denok ez dugu erritmo berean edo modu berean aurrera egiten. Haur bakoitzak bere ukitu bakarra ematen dio, eta desberdintasun horietan dago ikasgelako aniztasuna.

Paper bat eman nien eta eskatu nien munstro bat marraztea. Banan-banan, kontsignak esaten joan nintzen:

- Marraztu gorputz txikia

- Buru handia

- Gehitu hiru begi

- Letaginak marraztu

- Besoak egin

- Hanka txikiak eta oin handiak

- Belarri zorrotzak

Marrazkia bukatu ondoren, emaitza ustekabe bat izan zen, munstro bakoitza desberdina zen, nahiz eta denek kontsigna berberak entzun. Hori ikusterakoan, geure buruari hainbat galdera egin genien:

- Denak berdinak dira?

- Zergatik dira desberdinak kontsignak berdinak badira?

- Zergatik dituzte gorputz desberdinak, gorputz txiki bat egin behar bazenuten?

- Zergatik dituzte batzuek bi beso eta beste batzuek lau edo sei?

- Belarriak antzekoak dira?

Gustu desberdinak ditugu, gure pentsatzeko era anitza da, eta modu desberdinetan ulertzen dugu.

Kontsignak berdinak izan ziren, baina marrazki bakoitza ezberdina izan zen. Eta hori ez dago gaizki. Gauza bera gertatzen da ikasgelan, ikaskuntzekin. Denek ez dute une berean ikasten, ezta modu berean ere. Batzuentzat errazagoa da, beste batzuentzat zailagoa, batzuek modu batera aurrera eramaten dute, beste batzuek bestera, baina denak dira baliozkoak. Bakoitzak ulertzen duen moduan egiten du, ahal duen moduan eta errazena egiten zaion moduan.

Kontsigna beretik abiatu arren, pertsona bakoitzak bere ukitu bakarra jartzen dio. Bizitza horrelakoa delako: desberdinak gara eta aniztasun horretan dago berezi egiten gaituena. Bakoitzak bere erara ulertu eta adierazten dituela ohartzen gara. Gauza bera gertatzen da ikaskuntzekin: denek ez dute berdin eta modu berean egiten, ezta erritmo berean ere, eta hori da talde gisa aberasten gaituena. Bakoitzak bere begirada ematen du, eta hori da ikasgelako benetako magia.