Egunari hasiera emateko, "Udazken koloretan" izeneko tailerrean parte hartu genuen eta honek basoa hobe ezagutzeko aukera eskaini zigun. Gustura egon ginen eta behaketa eta hausnarketa desberdinak egin ondoren, Cristina Eneako basoa ere, udazkenean dagoela ziurtatu genuen.

Ondoren, hamaiketako eder bat egin eta gure kabuz parkeko hainbat txoko ezagutu genituen: paumak ikusi genituen, bertako lakuan ahateak behatu genituen, eroritako hostoekin jolastu ginen...

Goiza aurrera zihoan eta bazkaldu aurretik eta ondoren bertan dagoen jolas parkean bikain pasa genuen. 

Eguna oso ondo joan zen eta beste batean itzultzeko gogoz geratu ginen!! 

Udazkeneko egun dotorea izan zen!!