Aurreko asteko apirilak 23an, gure eskolara etorri zitzaigun Aranzadi elkarteko Virginia. Bertan, LH4,5eta 6.mailako ikasleak tailer bat aurrera eraman genuen.
Tailer horretan eklipseak zergatik gertatzen diren eta zergatik ikusmena babestu behar dugun landu genuen. Amaitzeko, Virginiak filtro homologatuak ekarri zizkigun eta bakoitzak bere betaurrekoak egiteko aukera izan genuen. Beraz, prestatuta gaude abuztuak 12an gertatuko den eklipsea ikusi eta gozatzeko. Ea eguraldiak laguntzen digun!!!
Saio interesgarria izan zen , eskerrik asko Virginia.
