Marik, Galtzagorri elkarteko kideak, “LIBURUEN ALTXORRA” aurkeztu digu. Liburuz betetako kutxa bat ekarri du eskolara, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako 100 liburutik gora biltzen dituena. Azken urteko nobedadeak erakutsiz; hala ere, Euskal Haur Literaturako betiko liburu ezinbestekoek tokia dute ere kutxan. Bestalde, literatur genero guztiak ere hartu ditu kontuan: komikia, album ilustratua, ipuina, poesia, antzerkia... baita erabilpen kolektiboa duten liburuak ere. Ikasleen adinaren araberako, dinamizazio saioak eskaini dizkigu. Liburuak aurkeztu, kontakizun txikiak egin, poesia jokoak burutu, album ilustratuak ikusi...
Kutxa hau hilabete batez eskolan izango dugu. Haurrek bertako apaletako liburuez gozatu dezaten beste edozein liburutegia izango balitz bezala. Eskolan, irakurtzea, ondo pasatzearekin, lotu nahi dugu ekimen honen bidez. Hilabetez kutxa eskolan izan ondoren, dinamizatzailea berriro, eskolara bueltatuko da eta haurrekin hilabete horretan egindako irakurketak partekatzeaz gain, beste kontakizun edo irakurketa batzuk eskainiko dizkigu.