Maiatzak 4tik 10era LH 6. mailako ikasleak Os Pearesen ( Lugo) dagoen ingeleseko murgiltze linguistikoko zentroan egonaldia izan dugu. Berrobiko  ikasleekin batera joan ginen bertara. Gure artean oso ongi moldatu gara, han Sevillako talde batekin elkartu ginen.

Proiektu honen helburuak hauexek dira:

- Ingeleseko komunikazio-gaitasuna hobetzea,  Ikasleen autonomia garatzea eta Espainiako hainbat eskola-ingurutako gazteen arteko elkarrekintza bideratzea.

Aurreneko bi egunak luzeak egin bazitzaizkigun ere, gero astea azkar pasa zitzaigun. Oso bizipen polita izan da guretzat, ingelesa praktikatuz jarduera asko egin ditugu: talde bakoitzak bere pelikula egin, jolasak, irteerak, aurkezpenak, gaubelak….

Izugarrizko bizipena izan da guretzat eta zorte handia izan dugu proiektu honen partaide izan garelako.