Ikasturte honetan bi egunetako irteera prestatu dugu LASTURRERA LHko ikasleekin, urriaren 15etik 16ra. Ostegunean, goizeko 09:00etan irten ginen eta ostiralean, 16:00etarako itzuli.
Lasturren landu genituen ekintzak hauek izan ziren:
• Zaldiketa: zaldi gainean ibili eta hauen zainketaz arduratu ziren.
• Eskalada: bertan zegoen frontoiko paretean gora eta behera ibili ziren gure ikasleak, eskaladako lehen hastapenak probatzen.
• Talo tailerra: garai bateko errota zegoela aprobetxatuz, irina nola lortzen zen eta errotak nola funtzionatzen zuen ikusi genuen. Ondoren, bertako irinarekin taloak egin zituzten eta txistorraren laguntzaz jan zituzten. IKARAGARRI GOXOAK ZEUDEN!!!
Izugarrizko momentuak pasa ditugu elkarrekin, egonaldia oso erakargarria izan da. Egun polit eta aberasgarri batzuez gozatu dugu harreman zuzena eginaz naturarekin eta ingurumenarekin… Esperientzia dibertigarria ingurune pribilegiatuan!
