HH3ko gelan aurrena beraiek sortutako puin bat kontatu zuten. Ondoren, hainbat elementu natural (hostoak, makiltxoak eta abar), sailkatu zituzten ikasleek eta maindire baten laguntzaz itzalekin jolastu zuten. Bukatzeko haurrek elementu naturalak margotu zituzten lurrean jarritako paper handi batean.
HH4-5 gelan aurrena Dora Salazar euskal artista aurkeztu zieten haurrei, beraiek sortutako ipuin baten bidez. Ipuinaren bitartez, artistaren lana “A través de” obra ezagutu zuten . Ondoren haurrek itsasoaren eta olatuen ideiatik abiatuz euren eskultura sortu zuten hainbat material eta teknika desberdinen bidez.
